XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): Jainkoak orain bere seme deitzen gaitu, Aren grazia guregan ari da, pekatua kenduz biziberritzen gaitu, eta, auts eta lerde geranon aulkerien artean, indar ematen digu, Kristoren aurpegia nolabait ere agertzeko.

Gu ez gera, Jainkoak salbatuko dituala agindutako gizon galduak bakarrik, dagoneko baizik guregan ari da salbamen ori.

Jaungoikoarekin degun arremana ez da, beraz, illunbe loditan argi-eske dabillen itsuarena, bere Aitak maite duala dakian semearena baño.

Maitetasun ortaz, uste-on ortaz, ziurtasun ortaz mintzatzen, zaigu Maria.

Orregatik sartzen zaigu Aren izena orren zuzen biotzean.

Guretako bakoitzak bere amarekin daukan arremana, orixe izan diteke eredu eta lege, Izen Gozozko Mariarekin dauzkagun arremanetarako.

Gure gurasoak, senideak, etxeko beste bizi-lagunak eta adiskide guztiak maite ditugun biotz berarekin maite bear degu Jainkoa.

Ez degu beste biotzik.

Eta biotz orrekin berarekin itz egin bear diogu Mariari.

Nola jarduten dira amarekin bear-bezelako seme-alabak?.

Milla moduz, bañan beti maitasunez eta uste-on osoz.

Maitasun orrek, noski, bide jakiñak izango ditu, bizitza beretik artuak.

Oiek ez dira iñoiz gauza otzen bat izaten, etxeko oitura kutunak baizik.

Semeak amari egunero agertzeko maite-erakutsi txiki goxoak.

Konturatzen bait da amatxo, iñoiz semeari aaztutzen ba`zaizka: muxu edo esku-atsegin bat etxetik atera eta sartzean, erregali koskor bat, itz samur batzuk.

Gure zeruko Amarekin dauzkagun arremanetan ere, seme-maitasunezko lege oetxek ditugu, eta Maria`rekin egunero izan bear degun jardueraren bide-modu dira.